Sortzen diren joko hauek ez dira denak berdinak. Roblox sorkuntzak egiteko oinarria baino ez da, baina horiek helburu eta mekanika desberdineko bideojokoak izan daitezke. Parkour probak, ziegetako abenturak, munstroak hiltzea, biziraupen-jokoak
Hala ere, erabiltzaileen adina da arazo nagusia, ez baitute errealitate birtualeko talde batean inbertitzeko adinako gaitasun ekonomikorik, nahiz eta Meta publiko guztientzako eredu eskuragarrietan lanean ari den. Gainera, mota horretako gailuak ez dira egokiak 14 urtetik beherakoentzat, eta batez bestekoa 13 urtekoa bada ere, erabiltzaileen erdiak baino gehiagok 10 urte baino gutxiago dituzte.
Beraz, esan daiteke, Roblox bide onetik badoa ere metaversoaren munduan, bere helburua pixka bat deszentratzen ari dela. Twitcheko streames handiek, Ibai edo Rubius kasu, hasi ziren pocp botatzen mundu honetan zuzenekoak dituen plataforma hau. Hori da kontua, stream handien jarraitzaile asko txikiagoak dira eta, beraz, ez dute nahikoa kapital plataforma honetan inbertitzeko.
Etorkizuna zalantzazkoa da, eta baliteke Metak hainbat aukera izatea buruan plataforma hau bultzatzeko. Baina, oraingoz, bideojokoen gunea izaten jarraitzen du, Metaversorena baino gehiago.
Sala, I. (2022, 19 julio). El metaverso para todos los públicos existe y seguro que lo has jugado. SoftZone. https://www.softzone.es/noticias/metabits/posible-metaverso-roblox/
No hay comentarios:
Publicar un comentario