Denok dakigu azkenaldian metabertso hitza azken aldian denon ahotan dabilen kontzeptua da; bai egunerokotasunean, baita mundo profesionalagoan. Jakina da ere, publizitatea gizartean gertatzen ari denera etengabe egokitu behar dela, beraz gaur, metabertosan egin ahal diren publizitate motak aztertuko ditugu.
Gucci, Nike, Disney, Snap eta Facebook adibidez, iada komunitate birtualak sortzen ari dira. Oso garrantzitsua da nola funtzionatzen duen ulertzea eta markek nola atera ahal dioten probetxua ikustea.
Sormena
Pertsonak, markak eta adimen artifiziala izango dira metaversoaren sortzaile aktiboak. Ez dago mugarik ez erabiltzaileentzat, ez esperientzientzat edo “munduentzat”. Oraingoz, metaversotik kanpo egiten duguna errepika dezakegu: hau da, mundu fisikoan babesletzak egiten baditugu, gauza bera egin dezakegu mundu birtualean. Publizitate hesiak, bideoak, esperientzia interaktiboak, product placement-a... Gainera, publizitate programatikoa integratuta egongo da eta erabiltzaile bakoitzaren lehentasunak ezagutuko ditugu.
Branding-a helmugetan
Metabertsoak imaginatzen ditugun errealitate horiek eraikitzea ahalbidetuko du, zeinetan brandingak zeresan handia izango duen, jarraitzaileek eta kontsumitzaileek errealitate horretan parte hartu nahi izateko.
Pertsonalizatutako “abatarrak”
Zure imaginazioa izango da muga. Sortzen dituzun “abatar” edo pertsonai horiek, nahi dituzun moduan aldatu ditzakezuz zuk nahi duzun bezalako itxura emanez.
Kontzertu murgiltzaileak zuzenean
Badakigu abeslari batek baino gehiagok kontzertuak eman dituela Fornite bezalako jokoetan. Edota milloika jarraitzaile dituzten abeslari birtualak existitzen direla. Beraz, posible izango al litzateke zure markak bere abeslari propioak sortzea? Jakina.
Errealitate areagotua
Aurreikuspenen arabera, 2028rako edukien industria hori 340 bilioi dolarrera iritsiko da. Disneyk bere jolas-parkea eraiki zuen. Imajinatu zer egin daitekeen publizitate-estrategia batean.
Produktuen merkaturatzea
Aurreko puntuaren harira modaren kontzeptua dator; bertako “zu-arentzako”, moda exklusiboa erabiltzeko aukera. Zara-k adibidez, AZ kolekzioa aurkeztu du Zapeto izeneko unibertso bitualeko “abatarrak” edo pertsonaiak janzteko. Berdina egin dezakezu zure markarekin, horrela honi exklusibotasun puntua emanez.
Transakzioak
Wunderman Thompsonek egindako inkesta batek frogatu duenez, jendea prest egongo litzateke 76.000 dolar ordaintzeko etxe digital batengatik, 9.000 dolar artelan original batengatik edo 3.000 dolar baino gehiago poltsa digital batengatik. Hori aprobetxatu zuen Sotheby 's-ek, enkante etxe ospetsuak, Decentraland barruti artistikoan lursail txiki bat erosi eta bere Londresko galerien erreplika bat eraiki zuenean, non hainbat ekitaldi egin dituen.
SEO bisuala
Itxuraz aurreikusi ahal den bezala, gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute posizionamendu bisualak eta Googlen bilatzeko moduak, eta, beraz, jardunbide egokiak jarraitu beharko dira (datu egituratuak, altak, fitxategien izenak, etab.). Axe bezalako markek dagoeneko sortu dituzte jaitsiera digital interesgarriak dituzten sustapen-ekintzak.
Guzti honekin ikusi dugun bezala, sormenak ez du mugarik, eta momentuz mundu errealean mugak guk jartzen ditugu. Beraz, gure markarentzako apustu hau egin nahi badugu, posible dela ikusi ahal izan dugu. Garrantzitsuena, brandingean, ekitaldi eta esperientzietan, marketing digitalean edo edukion sorkuntzan fokoa jartzea da; eta batez ere, zure erabiltzaile edo kontsumitzaile gehietan non dauden jakin eta bertan egotea. Publizitate modua aldatu nahi baduzum kontsumitzaile horiengana heldu eta exklusibitatea lortzeko hemen dituzu gakoak.
https://arrontesybarrera.com/creatibo/metaverso-y-la-publicidad-que-viene/
No hay comentarios:
Publicar un comentario