miércoles, 9 de noviembre de 2022

Brandingaren garrantzia

Branding-aren garrantzia


Brandingaren munduan murgildu baino lehen eta gaur egun duen garrantzia ulertu baino lehen, beharrezkoa da hastapenetara jotzea. Brand hitza eskandinaviar hizkuntzakoa da (Brandr). Garai batean, teknika hori sua objektuetan eta aziendetan erabiliz marka moduko bat jartzeko erabiltzen zen, bere identitatea gordetzeko eta faltsutzeko erraza ez izateko (Velilla, 2010).


Beraz, brand hitzak bereizketa, identitatea eta posizionamenduarekin erlazionatuta dago zuzenki. Hasieratik gaur egun arte, “brand” bat izateko helburua berbera da. Gaur egungo marketinean ezinbestekoa da enpresa-mota guztietan lantzea; izan ere, industrializazio-garaitik hasita, mota guztietako zerbitzu eta produktuen eskaintza gero eta handiagoa da, eta, beraz, gero eta handiagoa da marken arteko bereizketa-beharra. Marka hitzaren kontzeptua eta semiotika ulertzen dugun arren, mota askotako branding-ak daude; branding pertsonala, branding iraunkorra, branding estrategikoa eta branding emozionala. Horiek guztiak oso interesgarriak diren arren, branding estrategikoan jarriko dugu arreta, korporatiboenean. Capriottik, 2010ean, branding estrategikoa ere korporatibo gisa definitu zuen; “Irudi korporatibo bat sortzea da, enpresarenganako balio-sorreran oinarrituta garatzen dena. Lehenik eta behin, enpresaren existentzia-arrazoia, filosofia, balioak eta antolakuntza-kultura mugatzen ditu, bere produktu edo zerbitzuez gain”.

​​


Lehen esan dugun bezala, brandingaren faktore nagusiak hasieratik berberak izan arren (posizionamendua, bereizketa eta identitate-sorkuntza), azken teknologien bilakaerak, erraminta sare bat sortu du enpresentzat, kontzeptu hori beregana dezaten. Sare sozialek, elementu grafikoek, ekintzek, podcastek, soinuek, koloreek eta abarrek markari unibertso oso bat sortzeko aukera eman diote, eta, horren ondorioz, erabiltzaileak elementu desberdinak marka batekin erlazionatzen ditu. Enpresaren balioak, misioa, bisioa eta komunikazioaren bidez bezeroei heltzeko heltzen duen estrategia, ezaugarri horien guztien euskarri dira. Unibertso hori sortzeko, markarekiko erantzukizuna beharrezkoa da. Komunikazio profesional askok branding korporatiboak antz handia duela branding pertsonalarekin  uste dute: enpresari nortasuna sortzea, gizaki bihurtzea, bere ildo editorialak markatzen dituen portaerarekin eta printzipioekin.


Gizarteak pertsonak gogorarazten dituen moduan, enpresak ere gogoratzen dituzte, enpresa batekin zenbat eta ezaugarri, kolore, forma, soinu eta balio gehiago erlazionatu, orduan eta errazago gogoratuko da eta denbora gehiago egongo da kontsumitzaileen oroimenean. Markaren identitatea sortzeko prozesuaren oinarria da kontsumitzailea partaide den mundu hori sortzea, markaren inguruko esperientzia bakarra sortzea eta erabiltzailea balio eta xede batzuk dituen komunitate baten parte sentitzea. Brading-aren bidez, gizatiarrago egiten duzu zure marka, eta horrek onurak besterik ez dakartza.


Erreferentzia:

Maza, R. L. M., Guaman, B. D. G., Chávez, A. B., & Mairongo, G. S. (2020). Importancia del branding para consolidar el posicionamiento de una marca corporativa. Killkana sociales: Revista de Investigación Científica, 4(2), 9-18.

No hay comentarios: